Albisteak

Musika agenda

Euskal festek ez dute etenik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, En Tol Sarmiento, Porco Bravo, Etsaiakeroak, Esne Beltza, Huntza, Su Ta Gar, Txapelpunk eta Itziarren Semeak arituko dira asteburua, Euskal Herrian.

  • Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Abuztuan baino jai gutxiago ospatzen ditugu euskaldunok irailean. Alaibaina, asteburu honetan herri askotako festak dira oraindik ere. Horregatik, musikak leku garrantzitsua hartuko du datorren egunetan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Nafarroan eta Bizkaian ditugu ostiraleko hitzordu garrantzitsuenak. Alde batetik, En Tol Sarmiento Berriozarren arituko da, eta Porco Bravo, The Guilty Brigade eta Acera, Iruñean.

Bestetik, Huntzak Plentzian du kontzertua, eta Soziedad Alkoholikak eta Boikotek, Trapagan.

LARUNBATA

Alonsotegin egingo dugu larunbateko lehenengo geldialdia. Han, Etsaiakeroak eta DJ Elepunto bihurtuko dira gaueko protagonista. Bizkaian, baita, baina kasu honetan Lekeition, Esne Beltza eta Huntza arduratuko dira herriko plaza girotzeaz, eta horixe berori egingo dute txosnen gunean Xatirok, La Basuk eta Dj Lorok.

Bizkaitik mugitu gabe, Orozkon Mafaldak eta Aneguriak eskainiko duten emanaldiekin egingo dugu topo. Gainera, Trapagan Su Ta Garren abesti entzutetsuenek hartuko dute Larrondo. Amaitzeko, Zeberion Akabu, En Tol Sarmiento eta HDH aterako dira agertokira larunbatean.

Horiek, ostera, ez dira egun horretako zuzeneko bakarrak izango. Urruñan, adibidez, Txapelpunk eta Gora Herria egongo dira; Berriozarren, Itziarren Semeak, eta Iruñean, Katez.

IGANDEA

Pettiren visita izango dute igandean lekeitiarrek, festetako hirugarren egunean.