Albisteak
Irailaren 15ean eta 16an
Kutxa Kultur jaialdiak kontzertuen ordutegiak iragarri ditu
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Irailaren 15ean eta 16an Donostiako Hipodromoan egingo dute jaialdia, The Jesus and Mary Chain eta The Hives buru.
-
Kutxa Kultur Jaialdia
Ohi baino beranduago helduko da Donostiara Kutxa Kultur Festibala jaialdia. Hain zuzen ere, irailaren 15ean eta 16an egingo dute aurtengo edizioa, eta, data ez ezik, lekua ere aldatu dute oraingo honetan antolatzaileek. Hala, Hipodromoak hartuko du jaialdia aipatu egunetan.
Dakizuenez, besteak beste, The Jesus and Mary Chain, Love of Lesbian, Depedro, The Hives, Hercules and Love Affair, Zea Mays eta Skakeitan arituko dira bertan; horietako batzuk ostiralean eta beste zenbait larunbatean.
Dagoeneko, gainera, zehaztu dituzte kontzertu guztien ordutegiak:
IRAILAK 15, OSTIRALA
17:15, Ateen irekiera
18:00, Sara Mansilla
18:45, Havoc
19:35, Division Minuscula
Madeleine
21:10, Zea Mays
Iñigo Serrulla
22:00, Francois and The Atlas Mountain
Powder
Kokein
23:00, Jeremy Jay
Buffalo
23:45, Love of Lesbian
Lukiek
00:30, Pional
00:55, Depedro
Tversky
Tijuana Bibles
03:00, Floating Points
03:30, Baywaves
04:30, Jokin Misterklin
IRAILAK 16, LARUNBATA
17:00, Ateen irekiera
18:00, Beñat Igerabide
18:45, Vanessa Zamora
18:30, Skakeitan
Reuben RG
20:00, A.Gaultier
20:15 The Divine Comedy
21:30, Lookers
Grande Days
Luma
22:00, Morgan Hammer
22:15, The Drums
23:15, Vulk
Oso Fan
Smoke Idols
00:30, Horse Meat Disco
01:30, Kokoscha
Kaixo
Crô
02:15, Hercules and Love Affair
03:30 Kelly Kapowsky
Erol Alkan