Albisteak

Jaialdia

Arrikurock doako jaialdia asteburuan iritsiko da Antsoainera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailaren 9an, Narco, Josetxu Piperrak and the Riber Rock Band, Hesian

  • Arrikurock 2017

    Arrikurock 2017

Arrikurock jaialdiak zortzigarren edizioa hartuko du larunbat honetan, irailaren 9an, Antsoainen. Urtero bezala, musika talde garrantzitsuak igoko dira oholtzara aipatu festibalean.

Antolatzaileek aspaldi iragarri zuten zein izango diren egitaraua osatuko duten talde eta artistak, eta guztira sei arituko dira aurten: Narco, Josetxu Piperrak and the Riber Rock Band, Hesian, Aphonnic, Los del Rayo eta Chotakabra.

Estilo askotariko musika entzungo da, horrenbestez, Arrikurocken. Gainera, sarrera doakoa izango da.