Albisteak

Kontzertuak

India Martinez Bilbon eta Donostian arituko da abenduan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Dagoeneko salgai daude abenduaren 26an eta 27an Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan eskainiko dituen emanaldietarako sarrerak.

India Martinezen "Tour Secreto" bira Euskal Herrira iritsiko da abenduan. Hain zuzen, Te cuento un secreto disko berria aurkeztuko du Bilbon eta Donostian.

Abeslariak berak esan duenez, abesti oso pertsonalak jaso ditu lan horretan. Horiekin eta orain arte argitaratutako beste zenbait kanturekin, pop musikaren munduan sekulako arrakasta lortu du India Martinezek, bai Espainiako Estatuan eta baita Hego Amerikan ere.

Horrela bada, abenduaren 26an eta 27an harrapatuko ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuak. Bilboko kontzertua Euskalduna Jauregian izango da, eta Donostiakoa, berriz, Kursaalen.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Euskaldunaren eta Kursaalen webgune ofizialetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika