Ken Zazpi taldearen 2017ko kontzertuak: Elorrio, Oñati, Basauri, Donostia

musika

Emanaldiak

Ken Zazpik lau kontzertu emango ditu 'Phoenicoperus' bira bukatu aurretik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/09/08

Agur kontzertua Donostiako Kursaalen izango da, azaroaren 30ean. Aurretik, gutxienez, Elorrio, Oñati eta Basauri bisitatuko dituzte.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bira bukatu aurretik lau kontzertu emango dituela iragarri berri du Ken Zazpik sare sozialen bidez. 2016an abiatu zuen talde bizkaitarrak "Phoenicoperus" bira, izen bera daukan estudioko zortzigarren diskoa argitaratu eta denbora gutxira. Harrezkero, agertokiz agertoki ibili dira proiektu horretako kantuak aurkezten.

Alabaina, taldeak azken orduotan jakinarazi du udazkenean bukatuko dutela bira, Donostiako Kursaal aretoan, hain zuzen. Hantxe emango dute azaroaren 30ean Eñaut Elorrietak eta taldekideek agur kontzertua.

Aurretik, baina, badituzte gutxienez beste hiru zuzeneko. Hasteko, gaur bertan, Elorrioko plazan arituko dira, Bizkaiko aipatu udalerriko jaiak girotze aldera. Hilaren 29an, berriz, Oñatiko plazan dute hitzordua. Bukatzeko, Donostia harrapatu baino lehenago, urriaren 27an, zehazki, Basauriko Social Antzokiko oholtzara igoko dira.

Birako azken kontzertuak

Irailak 8, ELORRIO (plazan)

Irailak 29, OÑATI (plazan)

Urriak 27, BASAURI (Social Antzokian)

Arazoak 30, DONOSTIA (Kursaal jauregian)

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena