Albisteak

Beasain, urriak 27 eta 28

Niña Coyote eta Chico Tornado, Jazpana Festen azken iragarpenen artean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Pho-Bo, Biznaga, Petti & Etxeko Uzta, Nuria Graham, Unclose, Aurora & The Beltrayers eta Chelis ere gehitu dituzte egitaraura azken orduotan.

  • Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

    Niña Coyote eta Chico Tornado, Bilbao BBK Live 2017. Argazkia: Tom Hagen

Urriaren 27an eta 28an egingo dute Beasaingo Jazpana Fest jaialdiaren bederatzigarren edizioa, eta bertan arituko diren zenbait talderen izenak aurreratu zituzten uztailaren erdialdean. Orain, bi hilabete geroago, egitaraua itxi dute hainbat iragarpen berrirekin: Pho-Bo, Biznaga, Petti & Etxeko Uzta, Nuria Graham, Niña Coyote eta Chico Tornado, Unclose, Aurora & The Beltrayers eta Chelis batu zaizkie aurretik baieztatutako gainerako taldeei.

Hain zuzen ere, Atom Rhumba, Cala Vento, El Desván del Macho, Rufus T. Firefly, The Soulbreaker Company, Kenta eta Katapulta Tour Gipuzkoan parte hartu duten Perlak eta Luma taldeenak ziren hasiera batean iragarritako kontzertuak.

Egitaraua itxi badute ere, oraindik ez dute zehaztu zein egunetan izango den zuzeneko bakoitza, baina aurki aurkeztuko omen dute jaialdiaren behin betiko kartela.

Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

jazpana fest 2017