Albisteak

Zuzenekoak

Huntza taldeak kontzertu gehiago gehitu dizkio birari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Mutriku, Altsasu, Oñati, Lizarra, Basauri eta Galdakao harrapatuko dituzte hurrengo asteetan.

  • Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Huntza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Berrogei kontzertu inguru eman ditu ekainetik hona Huntza taldeak. Astebururo, eta tarteka baita astegunetan ere, agertoki gainean ikusi ditugu Euskal Herriko festak girotzen, eta badirudi halaxe jarraituko dutela hurrengo hilabeteetan ere.

Aipatu talde gipuzkoarrak sare sozialen bidez iragarri duenez, iraila bukatu orduko hainbat kontzertu emango dituzte: Mutrikun, Altsasun, Bergaran, Uharten, Arruntzan, Oñatin, Lizarran eta Uharte Arakilen, hain zuzen.

Emanaldi horiek guztiak gutxi ez eta, beste bi hitzordu hitzartu dituzte urrirako. Hain zuzen ere, Basauriko San Fausto jaietan arituko dira urriaren 11n, eta Galdakao girotuko dute hilaren 27an.

KONTZERTUAK

IRAILAK 14, Mutriku

IRAILAK 15, Altsasu

IRAILAK 16, Bergara

IRAILAK 22, Uharte

IRAILAK 23, Arruntza

IRAILAK 24, Oñati (Kilometroak)

IRAILAK 29, Lizarra

IRAILAK 30, Uharte Arakil

URRIAK 11, Basauri

URRIAK 27, Galdakao

dakao