Albisteak

Urriaren 28an, Barakaldon

Franz Ferdinand, Bime Live jaialdian kartelburu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Orbital, Meute, Melange eta Viktor Olleren emanaldiak ere iragarri dituzte gaur. Horrekin itxi egin dute aurtengo edizioko kartela.

  • Franz Ferdinand. Argazkia. EFE

    Franz Ferdinand. Argazkia. EFE

Indartsu helduko da Bime Live jaialdia Barakaldora. Urriaren 27an eta 28an musikazaleen topaleku bihurtuko da, horrenbestez, BEC! erakustazoka. Antolatzaileek aspaldi iragarri zuten The Prodigy izango zela larunbateko kartelburua, baina azken orduan jakin dugu Franz Ferdinand ere arituko dela egun berean, Bime Live jaialdian.

Gainera, Orbitalen, Meuteren, Melangeren eta Viktor Olléren zuzenekoak iragarri dituzte gaur, eta horrekin itxitzat eman dute egitaraua.

Beti bezala, kontzertu ahaztezina izango da Franz Ferdinand talde eskoziarrak Barakaldon eskainiko dutena. Gaur gaurkoz estudioko bosgarren diskoa izango dena prestatzen dabiltza, Miaoux Miaoux eta Dino Bardot artista berrien laguntzarekin. Dirudienez, ohi baino doinu dantzagarriagoak ekarriko ditu lan berri horrek.

Bestalde, Paul eta Phil Hartnoll anaiek gidatutako Orbitalek musika elektronikoarekin jantziko du jaialdia. Aipatzekoa da, halaber, Meute "Techno Marching Band" taldeak disko-jartzaile baten eta hainbat intrumentu akustikoren uztarketa taularatuko duela.

Kontzertuak, egunez egun

Urriak 28, ostirala

ROYAL BLOOD
METRONOMY
ORBITAL 
RIDE
BILL CALLAHAN
EINSTÜRZENDE NEUBAUTEN
KIASMOS Live
MARK EITZEL
MEUTE
ANARI
PABLO UND DESTRUKTION
RURAL ZOMBIES
Gaua: JACKMASTER / JOY ORBISON / WILLOW

Urriak 29, larunbata

THE PRODIGY
FRANZ FERDINAND
VITALIC 'ODC Live'
BNQT feat members of Midlake, Alex Kapranos (Franz Ferdinand), Fran Healy (Travis) & Jason Lytle (Grandaddy)
EXQUIRLA
DELOREAN presenta MIKEL LABOA
LAS BISTECS
IDLES
MELANGE
TOPS
VIKTOR OLLÉ
Gaua: MANO LE TOUGH / LEON VYNEHALL / EL_TXEF_A

Sarrerak

Bi eguneko abonamendua 65 euroan egongo da eskuragarri urriaren 10era arte (egun hori barne). Eguneko sarrerek, berriz, 50 euroko prezioa dute.

Sarrerak Bimeren webgune ofizialean eros daitezke.