Ordiziarrock 2017: Hamlet, Cobra eta Seiurte, urriaren 19tik 21era, Ordizia

musika

Urriaren 19tik 21era, Ordizian

Hamlet, Cobra eta Seiurte, Ordiziarrock jaialdiaren 14. edizioan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/09/13

Urriaren 19tik 21era egingo dute jaialdia Ordizian. Egitaraua erabat itxi gabe dago oraindik, baita egunez eguneko kontzertuen banaketa ere. Sarrera doakoa izango da.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Hamalau urte daramatza Ordiziarrock jaialdiak Goierriko eszena musikala mugitzen. Eskarmentu handiko jaialdia da, beraz, eta horixe erakusten du azken orduotan antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldutako kartelak ere. Indartsu dator Ordiziarrocken hamalaugarren edizioa, Hamlet metal talde madrildarra buru. Aipatutakoa, ostera, ez da aurtengo edizioa astinduko duen talde bakarra izango, euskal musikak ere leku garrantzitsua beteko baitu bertan. Besteak beste, Cobra, Seiurte, Rodeo eta Sofa taldeak igoko dira agertokira, urriaren 19tik 21era egingo duten jaialdian. Gainera, The Music Collectors, Dani Pozo 4-Et, Holy Nuns, Correcaminos Rock & Roll Band, Olarius & Brother Rock Dj-a, Thursday's Pussy Dogs, Batzuri eta JMA ariuko dira.

Kontzertuei dagokienez, itxita dago egitaraua, baina aurrerago jaialdia osatuko duten gainerako ekintzak iragarriko dituzte. Halaber, egunez eguneko egitaraua jakinaraziko dute.

"Herritik, herriarentzat", hori da Ordiziarrockek hasieratik izan duen filosofia. Hala, festibalaren helburua herriko taldeentzako lokalak lortzea izan zen hasiera batean. Behin hori lortuta, asmo berria erakutsi dute, alegia, urte osoan zehar herria kontzertuekin girotzea. Horregatik, jaialdian batutako dirua Ordizian musika sustatuko duten ekintzetarako erabiliko dute.

Ohikoa den bezala, irisgarritasun neurriak hartuko dituzte oraingoan ere, entzumen arazoak dituztenek musikaz gozatzeko aukera izan dezaten.

2016ko edizioaren laburpena:

Kartel osoa

ORDIZIARROCK 2017

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena