Albisteak

Urritik aurrera

Willis Drummond eta Porco Bravo, Arrasateko Kooltur Ostegunak zikloan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Glaukoma eta Los Amantes ere igoko dira urriko ostegunetan Arrasateko gaztetxeko oholtzara. Bost euroan salduko dituzte kontzertu guztietarako sarrerak.

Ostegunero kontzertu garrantzitsuak hartu ohi ditu Arrasateko gaztetxeak ikasturtean zehar. Urrian emango diote hasiera, hain zuzen, Kooltur Ekintzakek antolatutako musika-zikloari. Glaukoma, Willis Drummond, Los Amantes eta Porco Bravo taldeak arituko dira bertan, Kooltur Ostegunak egitasmoaren baitan. Horiexek dira, zehazki, urrian egongo diren zuzenekoak.

Esan bezala, Glaukoma izango da agertokira igotzen lehena, Kalima lan berriko kantuak lagun. Urriaren 5ean taularatuko dituzte tolosarrek aipatu diskoko abestiak. Astebete geroago, Castelloko Los Amantes taldearen txanda izango da, eta urriaren 19an Willis Drummondek astinduko du oholtza. Bukatzeko, urriaren 26an Porco Bravo arituko da. Gainera, aurrerapen gisa jakinarazi dute udazken honetan Libe gonbidatuko dutela.

5 euroan salduko dituzte emanaldi guztietarako sarrerak.

Egitaraua

Urriak 5, Glaukoma

Urriak 12, Los Amantes

Urriak 19, Willis Drummond

Urriak 26, Porco Bravo

26, Porco Bravo