Nerabe talde donostiarraren profila

musika

Nobedadeak

Talde berriak ezagutzen: Nerabe

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/09/14

Urteen joan-etorrian mundu osoan zehar hainbat kontzertu eman dituzten eta jaialdi handi askotan parte hartu duten musikariek osatzen dute Nerabe talde berria.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Donostiako musika eszenatik zetozen hainbat musikari elkartuta sortu zen Nerabe taldea 2016an, ideia argi batekin sortu ere: musika estilo berriak esploratzea eta aurretik zeuzkaten taldeekin zerikusirik ez zuen proiektu berritzaile bat gauzatzea.

Talde berria bada ere, eskarmentu handiko musikariek osatzen dute Nerabe; urteen joan-etorrian mundu osoan zehar hainbat kontzertu eman eta jaialdi handi askotan parte hartu duten musikari handiek, hain zuzen.

Borja Iriarte Adrenalized taldean aritutakoa da, eta Ruben Ramos, Cohen eta Reuben RG taldeetan. Bestalde, Xabier Arratibel The Animal Within eta Arrow & Bone taldeetako partaide izan zen.

Aipatzekoa da, halaber, Sara Zozayak indie eta rock estiloak uztartzeko gaitasuna duela. 80ko hamarkadako kutsua ematen die abestiei, eta erritmo dantzagarriak sortzen ditu, betiere daukan ahots bereizgarria lagun.

Nerabek Toki on estudioko aurreneko diskoa grabatu berri du, eta urritik aurrera agertokiz agertoki ibiliko dira. Urriaren 26an, adibidez, Chk Chk Chk !!! taldearen gonbidatu izango dira Donostian.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena