Albisteak

Urriaren 5etik aurrera

Christina Rosenvingek eta Iker Laurobak abiatuko dute Donostikluba jaialdia

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Lehenengo egunean, Ane Leux ere arituko da. Urriaren 6an, berriz, Iseo & Dodosound eta Locoplaya igoko dira oholtzara. Sarrerak eskuragarri daude jada.

  • Donostikluba jaialdia

    Donostikluba jaialdia

Urriaren 5ean hasiko da Donostikluba jaialdiaren hamabigarren edizioa. Egun horretatik aurrera eta urriaren 7ra arte, musika independentearen agertoki bihurtuko da Gipuzkoako hiriburuko Gazteszena aretoa.

Hala, lehenengo egunean, Christina Rosenvinge, Ane Leux eta Iker Lauroba igoko dira oholtzara; hurrengo egunean, Iseo & Dodosound eta Locoplaya taldeen txanda izango da; eta azken eguneko kontzertuak bi zatitan banatuko dira. Batetik, arratsaldean eta gaueko lehenengo orduetan, Ayax eta Proken hip hop erritmoak eta Fernando Costaren musika nagusituko dira. Behin gaua iritsita, musika elektronikoari egingo diote lekua, El_Txef_A, Rejkiavik 606, Unclose eta Hopper lagun. Zuzeneko horiek doakoak izango dira.

Gainerako sarrerek 10 eta 12 euro arteko prezioa izango dute, aurre-salmentan. Txarteldegian, berriz, 12 eta 14 euro artean salduko dira. Dagoeneko eskuragarri daude www.ticket.kutxabank.es eta www.donostiakultura.com webguneetan.