Albisteak

Lan berria

Vetusta Morlak 'Mismo Sitio, Distinto Lugar' diskoa argitaratuko du azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hamar abesti bildu ditu azaroaren 10ean helduko den lan berriak.

Vetusta Morlaren jarraitzaileak zorioneko daude, azaroaren 10ean 'Mismo Sitio, Distinto Lugar' disko berria argitaratuko baitu indie rock musika egiten duen talde madrildarrak.

Proiektu horrek entsegu lokaletik harago eraman du taldea, besteak beste, Belingo Hansa Studiosen, AEB iparraldeko Tarbox Road estudioetan eta New Yorkeko Steling Sounden egon baitira. Hain zuzen ere, Campi Campon, Dave Friedmann eta Greg Calbi musikari eta ekoizle handiekin lan egiteko gogoak eraman ditu hain urrutira.

Esan bezala, azaroan ikusiko du argia diskoak, eta formatu digitalean iritsiko da zaleen eskuetara. Gainera, Espainiako Estatuan CD eta binilo formatuetan egongo da eskuragarri. Mexikon eta Kolonbian ere izango dute CDa erosteko aukera, baita Argentinan ere, geroago. Guztira, hamar abesti jaso dituzte lan berrian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika albisteak