Albisteak

Musika agenda

Kontzertu artean ekingo diogu udazkenari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Atom Rhumba, Willis Drummond, Porco Bravo, Anestesia, Gatibu eta Esne Beltza taldeek joko dute asteburuan Euskal Herrian.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

OSTIRALA

Bidarten egingo dugu ostiraleko lehenengo geldialdia. Han Polekeleke eta Danakil igoko dira frontoian jarriko duten agertokira. Gaztelun, berriz, Lou Topet arituko da, eta Elgoibarren, Atom Rhumba.

Bizkaian ere egongo da zer entzun. Alde batetik, Porco Bravo eta Distorsion bihurtuko dira Zorrotzako festetako protagonista. Bestetik, Willis Drummondek, Los Tiki Phantomsek eta Señoresek irekiko dute Sopela Kosta Fest jaialdia.

LARUNBATA

Abadiñoko Matiena auzoan Skakeitan, The Van eta Baske Street Boys izango dira; Bilbon, Anestesia eta Mitosia; Sopelan, Koban, Kokein, Tomasito, Delorean eta Optigan I D, eta Zallan, Esne Beltza eta Garilak 26.

Aipatzekoa da, halaber, Donostiak Gatibu eta The Strombersen emanaldiak hartuko dituela. Handik gertu, Errenterian, hain zuzen, Huntzak girotuko du larunbat gaua, eta Mendaron Gararock jaialdia ospatuko dute Jon Gurrutxaga & Keu Agirretxea, Las Morenas, The Screaming Targets, Jotaito eta beste hainbat talderekin.

Bukatzeko, Señor No, Sumision City Blues, Los Nitxos, Red Iron Squad, Radiofobia eta Xarpa taldeek Gasteiz harrapatuko dute. Gainera, Skabideanen, Liherren, Evil Killerren eta DJ Funk Fataleren musikarekin koloreztatuko da Iruñea larunbatean.

IGANDEA

Igandeko hitzordu nagusiena Oñatin izango da, hantxe egingo baitute Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko festa.