Ordiziarrock 2017: kontzertuen egunez eguneko banaketa eta ordutegiak

musika

Urriaren 19tik 21era, Ordizian

Ordiziarrock 2017: kontzertuen egunez eguneko banaketa eta ordutegiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/10/03

Urriaren 19tik 21era egingo dute jaialdiaren hamalaugarren edizioa Ordizian, eta kontzertu guztiak doakoak izango dira. Besteak beste, Hamlet, Cobra, Seiurte eta Rodeo arituko dira bertan.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Bi aste bakarrik falta dira Ordiziarrock jaialdi ezagunari hasiera emateko, eta antolatzaileek kontzertuen ordutegiak iragarri dituzte jada. Horrekin eta aurtengo ediziorako gehitu dituzten zenbait hitzordurekin, itxitzat eman dute egitaraua.

Hamalau urte daramatza Ordiziarrock jaialdiak Goierriko eszena musikala astintzen. Eskarmentu handiko jaialdia da, beraz, eta horixe erakusten du antolatzaileek azken orduotan sare sozialen bidez zabaldutako kartelak ere. Indartsu dator Ordiziarrocken hamalaugarren edizioa, Hamlet metal talde madrildarra buru. Aipatutakoa, ostera, ez da Ordizia astinduko duen talde bakarra izango, euskal musikak ere leku garrantzitsua beteko baitu bertan. Besteak beste, Cobra, Seiurte, Rodeo eta Sofa taldeak igoko dira agertokira urriaren 19tik 21era egingo duten jaialdian. Gainera, The Music Collectors, Dani Pozo 4-Et, Holy Nuns, Correcaminos Rock & Roll Band, Olarius & Brother Rock DJak, Thursday's Pussy Dogs, Batzuri eta JMA ere arituko dira bertan.

"Herritik, herriarentzat", hori da Ordiziarrockek hasieratik izan duen filosofia. Hala, festibalaren helburua herriko taldeentzako lokalak lortzea izan zen hasiera batean. Hori lortutakoan, berriz, asmo berria erakutsi dute; urte osoan zehar herria kontzertuekin girotzea, alegia. Horregatik, jaialdian batutako dirua Ordizian musika sustatuko duten ekintzetarako erabiliko dute.

Ohikoa den bezala, irisgarritasun neurriak hartuko dituzte oraingoan ere, entzumen arazoak dituztenek musikaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Egitarau osoa:

ORDIZIARROCK 2017 EGITARAUA

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena