Donostikluba 2017: kontzertuak, ordutegiak eta sarrerak

musika

Ostegunetik aurrera

Hemen da Donostikluba jaialdiaren hamabigarren edizioa

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2017/10/04

Ostegunean Christina Rosenvinge, Iker Lauroba eta Ane Leux arituko dira. Ostiralean, berriz, Iseo & Dodosound eta Locoplaya igoko dira oholtzara. Sarrerak eskuragarri daude.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ostegun honetan hasiko da Donostikluba jaialdiaren hamabigarren edizioa, eta larunbatera arte musika independentearen agertoki bihurtuko da Gipuzkoako hiriburuko Gazteszena aretoa.

Hala, lehenengo egunean, alegiam urriaren 5ean, Christina Rosenvinge, Ane Leux eta Iker Lauroba igoko dira oholtzara; bigarren egunean, Iseo & Dodosound eta Locoplaya taldeen txanda izango da; eta azken eguneko kontzertuak bi zatitan banatuko dira. Batetik, arratsaldean eta gaueko lehenengo orduetan, Ayax eta Proken hip hop erritmoak eta Fernando Costaren musika nagusituko dira. Behin gaua iritsita, musika elektronikoari egingo diote lekua, El_Txef_A, Rejkiavik 606, Unclose eta Hopper lagun. Zuzeneko horiek doakoak izango dira.

Gainerako sarrerek 10 eta 12 euro arteko prezioa izango dute, aurre-salmentan. Txarteldegian, berriz, 12 eta 14 euro artean salduko dira. Dagoeneko eskuragarri daude www.ticket.kutxabank.es eta www.donostiakultura.com webguneetan.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena