Nafarroa Oinez 2017: Iseo & Dodosound, Xutik eta Bad Sound System, Lesakan

musika

Gaur, Lesakan

Iseo & Dodosound, Xutik eta Bad Sound System, Nafarroa Oinez jaian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/10/15

Lesakan egingo dute igande honetan Nafarroa Oinez festa. Oihan Vega, Oreka TX eta Petti ere hantxe izango dira.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Nafarroako ikastolen aldeko jaia hartuko du gaur Lesakak, bigarrenez. Hain zuzen ere, Tantirumairu Ikastolari egokitu zaio oraingo honetan Nafarroa Oinez antolatzea. Bada, "Bikin Bat In" leloari eutsita ospatuko dute festa gaur, urriak 15. Ohikoa denez, musikak leku garrantzitsua beteko du egun horretan.

Lau gunetan banatuta, adin guztietako jendeari zuzendutako jarduerak egongo dira Lesakan. Lehenengo gunea, Arratzubi, etxeko txikienen topaleku bihurtuko da. Bertizenean bigarren gunea, berriz, gaztetxoen elkargune izango da, musika eskaintza zabala hartuko baitu txoko horrek. Oihan Vega izango da agertokira igotzen lehena, 12:00ak jota. Ondoren iritsiko da moda-modan dagoen Iseo & Dodosound bikotearen emanaldia (14:00ak aldera, zehazki). Aipatzekoa da, halaber, 16:00etan Bad Sound Systemen txanda izango dela, eta Trikidantzek itxiko duela gune horretako egitaraua (17:30ean hasiko da zuzenekoa).

Gainera, hirugaren gunean, Biurgarain, besteak beste, Oreka TX, Petti eta etxeko uzta eta Borrokan arituko dira. Bukatzeko, Uhartea gunea, ibilbideko laugarrena, Xutiken kontzertuaren lekuko izango da, 17:00etatik aurrera.

NAFARROA oinez 2017 egitaraua

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Parte hartu… Azaroaren 10era arte duzue epea zuen koreografiak… Parte hartu…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena