Albisteak

Urriko eta azaroko emanaldiak

Su Ta Gar taldeak udazkeneko kontzertuak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Andoain, Irurtzun, Zornotza eta Bilbo harrapatuko ditu talde eibartarrak urria eta azaroa bitartean.

  • Su Ta Gar. Argazkia: Galder Izagirre

    Su Ta Gar. Argazkia: Galder Izagirre

Udako bira amaituta, udazkeneko kontzertuetan jarri du arreta orain Su Ta Gar taldeak, eta lehenengo hitzordua larunbat honetan dauka, Andoaingo gaztetxean.

Astelehenean, berriz, Bizkaiko hiriburua harrapatuko dute Aitor Gorosabelek eta taldekideek, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan antolatu duten "Astelehen Buruzuria" kontzertu akustikoen zikloa irekiko baitute.

Nafarroan ere arituko da Su Ta Gar udazkenean: urriaren 28an, hain zuzen, Irurtzungo pilotalekuan egingo dute emanaldia.

Azaroan, berriz, Zornotzan eskainiko dute lehenengo zuzenekoa; hilaren 11n, Zelaieta Parkean. Bukatzeko, orain arte iragarritako azken kontzertua Bilboko Kafe Antzokian emango dute, azaroaren 23an.

Kontzertuak

Urriak 7, Andoaingo gaztetxean

Urriak 9, akustikoa Bilbon (Euskaltzaindiaren egoitza)

Urriak 28, Irurtzungo pilotalekua

Azaroak 11, Zornotzako Zelaieta Parkea

Azaroak 23, Bilboko Kafe Antzokia