Albisteak

Abenduaren 16an, Atarrabian

Willis Drummond, Huntza eta Glaukoma, Hatortxu Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Soziedad Alkoholika, Skakeitan, Gatillazo eta Los Zopilotes Txirriaos ere arituko dira Atarrabian, abenduaren 16an.

  • Hatortxu Rock 2017

    Hatortxu Rock 2017

Hatortxu Rock jaialdiaren hogeigarren edizioa ahaztu gabe dute oraindik askok eta askok, baina antolatzaileak buru-belarri dabiltza dagoeneko abenduko jaialdia prestatzen.

Hala, orduko hitzordurako bi hilabete falta direnean, iragarri dituzte jada Atarrabian abenduaren 16an egongo diren taldeen izenak. Hain zuzen ere, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Skakeitan, Glaukoma, Rude Pride, Desakato, Xavi Sarria, Anita Parker, Gatillazo, Woman Powah, Huntza eta Los Zopilotes Txirriaos igoko dira agertokira.

16:00etan irekiko dituzte ateak, eta musika nagusituko da ordu horretan hasi eta goizaldera arte. Sarrerak eskuragarri daude jada ohiko salmenta lekuetan, 18 euroan. Txarteldegian ere egongo da sarrerak erosteko aukera, 23 euroren truke.

Jaialdiaren webgune ofizialean dago horri buruzko informazio guztia.