Albisteak

Kontzertuak

Asteazken honetan egingo dute Gure Bazterrak jaialdia Donostian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Lehior, Havoc, Yellow Big Machine, Nerabe, Oso Fan eta Ane Lux taldeak arituko dira laugarren edizio honetan.

Gure Bazterrak jaialdiaren laugarren edizioak leku aldaketa dakar; izan ere, antolatzaileek sare sozialen bidez azken orduotan jakinarazi dutenez, Donostian egingo dute festibala, asteazken honetan, urriaren 11n. Hain zuzen ere, Gipuzkoako hiriburuko Covent Garden aretoan izango da.

Guztira, sei talde arituko dira bertan, zein baino zein "indartsuagoa". Lehior, Havoc, Yellow Big Machine, Nerabe, Oso Fan eta Ane Lux dira edizio honetara gonbidatu dituzten talde eta artistak.

Sarrerak

19:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak aurretik eros daitezke, 15 euroren truke.

euroren truke.