Albisteak

Azaroaren 25ean, Bartzelonan

Doctor Deseo taldearen emanaldiarekin ospatuko du EH Sonak 20. urteurrena

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroaren 25ean bisitatuko du Bartzelona talde bilbotarrak. Gainera, besteak beste, Esne Beltza, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zea Mays arituko dira EH Sonan.

  • Doctor Deseao 2016

    Doctor Deseao 2016

Duela pare bat aste jakinarazi genituen Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian urriaren 27tik aurrera egongo diren taldeen izenak. Nolanahi dela, dirudienez, egitaraua ez zegoen erabat itxita. Izan ere, antolatzaileek azken orduko ezustekoa eman dute, Doctor Deseo taldearen emanaldia iragarrita. Aipatutako kontzertua azaroaren 25ean izango da, Kataluniako hiriburuan, EH Sonaren 20. urteurrena ospatze aldera. Sarrerak eskuragarri daude jada, 10 euroren truke.

Gainerako emanaldiak

Esan bezala, urriaren 27an hartuko du Bartzelonak lehenengo kontzertua, Zazkel talde bilbotarrarena, eta abendura arte hainbat euskal artista igaroko dira handik. Asteburu berean, urriko azken larunbatean, alegia, Esne Beltzak girotuko du Salamandra aretoa. Xabi Solanoren taldea, ordea, ez da bakarrik aterako agertokira, gonbidaturen bat edo beste izango baitu oholtzan lagun.

Dena den, kontzertu gehienak azaroan egingo dituzte. Orduantxe arituko dira, besteak beste, Amorante, Eneritz Furyak, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Joseba Irazoki eta Ainara Legardon.

Abenduan, berriz, Zea Maysen txanda izango da.

Egitarau osoa

Urriak 27, 21:00

ZAZKEL (doan)

Urriak 28, 20:00

Esne Beltza + talde gonbidatua (10-12 euro)

Azaroak 2, 20:00

Amorante + Lu Rois (doan)

Azaroak 3, 21:00

Juan de Diego (6-8 euro)

Azaroak 4, 21:00

La Basu (6-8 euro)

Azaroak 9, 21:00

Eneritz Furyak + Joan Colomo (6-8-10 euro)

Azaroak 11, 21:00

Niña Coyote eta Chico Tornado (6-8-10 euro)

Azaroak 16, 21:00

Joseba Irazoki + Hans Laguna (6-8-10 euro)

Sarrerei eta lekuei buruzko informazio guztia, hemen.

Azaroak 23, 21:00

Mice + Namina (6-8-10 euro

Azaroak 24, 21:30

Ainara Legardon + Seward (10-12-15 euro)

Abenduak 1, 21:00

Zea Mays (6-8 euro)