Albisteak

BERRIAK

Urtarrilean iritsiko da Rural Zombies taldearen disko berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Talde zestoarrak urtarrilaren 26an argitaratuko du 'From home to Hospital St' estudioko lan berria.

Estudioko bigarren proiektuari azken zertzeladak ematen ari zaizkio Rural Zombies taldea. From home to Hospital St diskoa 2018ko urtarrilaren 26an argitaratuko dute, eta, aurreikusitakoaren arabera, asmo handiko ekoizpena da zestoarrek esku artean dutena. Horretarako, Eñaut Gaztañagaren eskuetan jarri dira, lan berria grabatzeko.

Dirudienez, gitarrek berebiziko indarra izango dute diskoan, betiere taldeak duen berezko ukitu melankoliatsuari eutsita eta Julia Urreagaren ahots indartsua lagun.

Lan hori Mushroom Pillow diskoetxearen eskutik helduko da, eta dagoeneko badakigu non hasiko duten aurkezpen bira.

Lehendabiziko kontzertuak

Urriak 27, BIME LIVE (Barakaldo)

Azaroak 18, Dabadaba (Donostia)

Azaroak 25, Costello (Madril)

Abenduak 15, Sidecar (Bartzelona)

Abenduak 16, La Lata de Bombillas (Zaragoza)

PEyo">