Albisteak
Festibala
Bilboloop jaialdia azaroaren 3an hasiko da Bizkaiko hiriburuan
LUZIA ZUGADI | EITB.EUS
Klangstof talde norvegiarra, Jerry Williams, Hinds eta Empty Files bilbotarrak izango dira aurtengo protagonistetako batzuk.
-
Bilboloop 2017
Musika independentea eta doinu elektronikoak ardatz dituen Bilboloop jaialdiak Bizkaiko hiriburua harrapatuko du azaroan. Aurreko urteetan ez bezala, Bilboloop 2017 bi egunetan banatuko dute antolatzaileek: azaroaren 3an eta 18an.
Besteak beste, Klangstof norvegiarrak eta Jerry Williams, baita Hinds talde madrildarra eta Empty Files bilbotarrak arituko dira bertan.
Egitaraua:
Azaroak 3, ostirala
KAFE ANTZOKIAN
- Sweat
- Klangstof
- Empty Files
Azaroak 18, larunbata
KAFE ANTZOKIAN
- Cavaliere
- Jerry Williams
- Hinds
Sarrerak
Sarrerak eskuragarri daude jada, 16 euroan, Ticketearen webgune ofizialean.