Albisteak

20. urteurrena

Zea Maysek disko berria argitaratuko du azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hainbat euskal musikarik Zea Maysen kantuekin egindako nahasketak jasoko ditu datorren hilabetean iritsiko den lan berri horrek. Gainera, DVD bat ere kaleratuko dute.

Taldearen 20. urtemuga ospatze aldera, proiektu berri bat argitaratzeko asmoa du Zea Maysek. Hain zuzen ere, CD eta DVD bat jasoko ditu azaroaren erdialdean iritsiko den bilduma berri horrek.

Azkenaldian euskal artista askok nahastu dituzte Zea Maysen abestirik entzutetsuenak, eta horixe da datorren hilabetean helduko den diskoan entzungo dena.

Gainera, Bilboko Kafe Antzokian eskainitako "Zea Mays eta Lagunak" kontzertu berezia ikusiko dugu DVDan, baita Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Aiora Renteriak abestutako hiru kantuak ere.

Esan bezala, azaroaren erdialdean argitaratuko dute diskoa, baina oraindik ez dute behin betiko data zehaztu. Diskoaren azala, aitzitik, ezaguna da jada.

 

zea mays 20 urte diskoa

skoa" />