Albisteak

Azaroaren 15ean

El Drogas eta No Konforme, Viana Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azaroren 25ean egingo dute jaialdia Vianako Udal Polikiroldegian. Sarrerak eskuragarri daude jada.

Doctor Deseo izan zen iaz Viana Rock jaialdiaren kartelburu, eta oraingoan El Drogasek girotuko du Nafarroako aipatu udalerria datorren azaroaren 25ean. Gainera, Madrilgo Vallecas auzoko No Konforme talde gonbidatu dute antolatzaileek aurtengo ediziora.

Bi kontzertu horiek Vianako Udal Polikiroldegian izango dira, 23:00etatik aurrera. Ateak, ostera, ordubete lehenago zabalduko dituzte.

El Drogas izango da agertokira igotzen lehena, eta 02:30ean hasiko da No Konformeren zuzenekoa.

Sarrerak

Aldez aurretik erosiz gero, 13 euroko prezioa dute sarrerek. Txarteldegian, berriz, 16 euroan egongo dira eskuragarri. Ohiko salmenta lekuetan ez ezik, Internet bidez ere eros daitezke sarrerak.