Albisteak

Zuzenekoa

Gatibuk bigarren kontzertu bat emango du Durangon, azaroaren 17an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sarrerak eskuragarri daude jada, 15 euroan. Kontzertua Plateruenan izango da, 21:30ean.

  • Argazkia: Galder Izagirre

    Argazkia: Galder Izagirre

Gatibu taldeak ez du oraindik bukatu "Aske maitte, aske bizi" bira, nahiz eta udazkenerako kontzertu gutxi iragarri dituen. Dena dela, azaroaren 18an Durangon eskainiko duen emanaldirako sarrerarik gabe geratu direnek talde bizkaitarra oholtza gainean ikusteko beste aukera bat izango dute.

Azken orduotan sare sozialen bidez zabaldu dutenez, aipatu kontzerturako sarrera guztiak agortu direla ohartuta, beste kontzertu bat iragartzea erabaki dute. Esan bezala, bigarren zuzeneko hori ere, Durangon eskainiko du; azaroaren 17an izango da, Plateruena kafe antzokian, 21:30ean hasita.

Sarrerak Gatiburen webgune ofizialean eskura daitezke, eta baita Plateruenan bertan ere. Oraingoz, 15 euroan daude salgai, baina txarteldegian 18 euroko prezioa izango dute.

oa izango dute.