Albisteak

Behin-behineko agurra

Hesian taldeak birako azken bi kontzertuak emango ditu asteburu honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbatean eskainiko dituzte bi emanaldiak: lehena, Mallabian, eta bigarrena, Galdakaon.

Denbora batez agertokietatik agurtuko da Hesian taldea. Horixe da Zuriñe Hidalgok azken orduotan Instagram bidez jarraitzaileei jakinarazi diena, alegia, asteburu honetan izango dutela azken aukera talde nafarra oholtza gainean ikusteko.

Hain zuzen ere, larunbaterako iragarri dituzte birako azken bi emanaldiak. Indartsu bukatuko dute, beraz, aspaldi abiatutako kontzertu-sorta. Izan ere, 22:00etan Mallabian arituko dira, eta 01:30ean Galdakaon dute hitzordua, biak egun berean.

Zuriñe Hidalgoren esanetan "mundialak" izango dira bi zuzeneko horiek. Horixe da, behinik behin, Hesian taldearen zale guztiei sare sozialetan agindu diena.

n agindu diena.