Musika

'B aldea'

Vendettako Pello Reparazen gustuko kantuak, lehen eta orain

'B aldea' saioko "Izaro Undress" tarteak Vendetta taldeko abeslaria izan du protagonista aste honetan. Abeslari mallabiarrak Reparaz biluztu du.

  • 13:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astero bezala, abeslari ospetsu batengana jo eta haren iragaran aztertzen aritu da Izaro kantaria. Oraingo honetan, Vendettako Pello Reparaz izan da protagonista, eta, beti bezala, ezagun egin aurretik entzuten zuen musika gaur egun aditzen duenarekin alderatu du. Hau da, "pre-fame" zenean Reparazen musika-ekipoan bueltaka zebilen diskoa zein den kontatu die entzuleei Izarok, baita gaur egun zein musika aukeratzen duen azaleratu ere.

Hala, gazteagoa zenean Hoffmaestroren "Highway Man" zuen gustuko aste honetako protagonistak:

Urteen joan etorrian, ostera, aldatu egin dira nolabait bere lehentasunak, eta azkaneldian Chase and Statusen "All goes wrong" da bere kantu gustukoenetako bat. Baliteke Londresen bizitzeak eragina izatea horretan. Musikagintza master bat egiten dabil Ingalaterrako hiriburuan.