Albisteak

Azken kontzertuak

Niña Coyotek eta Chico Tornadok azaroan bukatuko dute "Eate" bira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal Herrian hiru kontzertu emango dituzte bira amaitu baino lehen: Beasainen, Donostian eta Gasteizen.

Gelditu gabe dabil azkenaldian Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea, agertokiz agertoki kontzertuak ematen. Alabaina, sare sozialen bidez iragarri dute gutxi direla "Eate" bira bukatzeko geratzen zaizkien kontzertuak, azaroaren erdialdean emango baitute amaitutzat aspaldi abiatutako kontzertu-zikloa.

Larunbat honetan, adibidez, Beasainen izango dira, Jazpana Fest jaialdian, eta urriaren 31n, jai egun bezpera denez, Donostiako Dabadaba aretoa bisitatuko dute Halloween gaua girotze aldera.

Euskal Herriko jarraitzaileak azaroaren 3an agurtuko dituzte; Gasteizko Helldorado aretoan izango dira orduan.

Behin hiru kontzertu horiek emanda, Castelloko Fira Trovam jaialdian arituko dira azaroaren 10ean, eta Bartzelonako EH Sonan emango dute azken kontzertua egun bat geroago, alegia, azaroaren 11n.

azaroaren 11n.