Albisteak

Lehiaketa

Abian da #BOTABA euskal esamoldeen erronka

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ideia da lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen ditugun esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea. Horretarako, lau asteko epea izango dute parte-hartzaileek.

0:55

Gaur abiatu du Labayru Fundazioak #BOTABA euskal esamoldeen erronka. (Gure hizkuntzak dituen berezko esaldi eginak dira esamoldeak).

Lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen ditugun esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea dute helburu. Horretarako, lau asteko epea izango dute parte-hartzaileek. Astero aldatuko da erronkaren gaia, eta "atsegin dut" gehien jasotzen dituzten bideoen artean irabazle bat hautatuko du epaimahaiak.

Aste honetan, adibidez, parranda ardatz hartuta abiatuko dute lehiaketa. Hala, gehienez hogei segundoko bideoak egin beharko dituzte partaideek, eta ondoren bideo horiek Instagramen argitaratu. Saridunak asteazkenetan iragarriko dira @botabaerronka Instagram kontuan, Botabaren webgune ofizialean eta 'Dida' saioan.

Sariak

Astero sari bat banatuko da. Esan bezala, "atsegin dut" gehien dituzten bost bideoan artean bakarra aukeratuko du epaimahaiak, eta Nikon Coopix A100 Selfie Kit kamera eskuratuko du irabazleak.

Bigarren astean, berriz, sei lagunentzako multiabentura jarduera izango da saria, eta hirugarren astean egurrezko betaurreko pertsonalizatuak.

Sari nagusia

Lehiaketara aurkezten diren bideo guztien artean irabazle bat izendatuko du epaimahaiak amaierako sari nagusirako.

Horrek Europako hiribururen batera (Berlin, Londres, Edinburgo, Amsterdam…) bidaiatzeko aukera izango du. Lau lagunentzako hiru gaueko bidaia izango da, hegaldia, ostatua eta gosaria barne.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskara