Albisteak

Hurrengo edizioa

Urriaren 26an eta 27an egingo dute BIME Live 2018 jaialdia Barakaldon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oraindik ez dute iragarri zein talde arituko diren han, baina dagoeneko salgai daude datorren urteko ediziorako sarrerak.

  • BIME

    BIME

Aurtengo edizioa bukatu eta berehala iragarri du Last Tourrek BIME Live jaialdia noiz eta non egingo den datorren urtean. Tokiari dagokionez, ez da aldaketarik egongo, berriro ere Barakaldoko BEC! erakustazoka izango baita Bizkaian neguan egiten den musika jaialdi handienaren lekuko. Data ere antzekoa izango da, alegia, urriko azken asteburuan: 2018ko urriaren 26an eta 27an, hain zuzen.

Bertan arituko diren taldeen inguruan ez dute informaziorik zabaldu, oraingoz, baina abonamenduak salgai daude jada, 45 euroan, Bime.net jaialdiaren webgunean.

Guztira, 23.700 lagun bildu ditu aurten BIMEk, eta, besteak beste, Royal Blood, Metronomy, Ride, The Prodigy eta Franz Ferdinand taldeak aritu dira bertan.