Albisteak

Hamar kantu jaso ditu Berri Txarrakek 'Infrasoinuak' lan berrian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Diskoaren azala ere aurkeztu du Berri Txarrakek, Simón Prades artistak diseinatutakoa.

Pixkanaka ari gara Berri Txarrak taldearen disko berriari buruzko informazioa jasotzen. Estudioko lan berria azaroaren 24an argitaratuko dutela jakin genuen hasiera batean, eta proiektu horretako aurrerapen-kantua ezagutu genuen egun batzuk geroago, baita diskoaren izenburua ere: Infrasoinuak.

Horrela, eta kaleratze-data geroz eta hurbilago dagoela ikusita, jarraitzaileak irrikan daude kantu berriak entzuteko. Guztira, hamar izango dira Gorka Urbizuk eta taldekideen Infrasoinuak diskoan bildutako abestiak:

1-"Dardararen bat"

2-"Zuri"

3-"Infrasoinuak"

4-"Spoiler!"

5-"Zaldi zauritua"

6-"Beude"

7-"Hozkia"

8-"Sed Lex"

9-"Katedral bat"

10-"Zorionaren lobbya"

Gainera, Simón Prades artistak egindako lan berri horren azala aurkeztu dute azken orduotan.

berri txarrak 'infrasoinuak' diskoaren azala

oaren azala" />