Albisteak

Disko berria

U2k abenduaren 1ean argitaratuko du 'Songs of Experience' lan berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Dublin, New York eta Los Angeles artean grabatutako lan berri hori Bonoren bihotzetik gertu dauden pertsonei eta lekuei zuzendutako abesti bilduma bat da.

  • U2. Argazkia: EFE

    U2. Argazkia: EFE

U2 taldeak iragarri du abenduaren 1ean argitaratuko dutela Songs of Experience estudioko hamalaugarren diskoa.

Jacknife Lee eta Ryan Tedderren gidaritzapean, Dublin, New York eta Los Angeles artean grabatutako lan berri hori "Bonoren bihotzetik gertu dauden pertsonei eta lekuei zuzendutako abesti bilduma bat da, alegia, familiari, jarraitzaileei edota bere buruari idatzitako eskutitz sorta bat".

Hala, 2014an ezustean kaleratutako Songs of Innocence proiektuaren jarraipena izango da disko berria. Bi lanek XVIII. mendeko William Blake idazle britainiarraren Songs of Innocence and Experience poema bilduma izan dute inspirazio iturri.

Songs Of Experience lana hainbat formatutan argitaratuko dute: CD estandarra, luxuzko CDa, disko bikoitza, Extra Deluxe Box edizioa eta album digitala.

Kantu zerrenda:

1. "Love Is All We Have Left"
2. "Lights of Home"
3. "You’re The Best Thing About Me"
4. "Get out of Your Own Way"
5. "American Soul"
6. "Summer of love"
7. "Red Flag Day"
8. "The Showman" (Little More Better)
9. "The Little Things" That Give You Away
10. "Landlady"
11. "The Blackout"
12. "Love Is Bigger Than Anything in Its Way"
13. "(There is a Light)"

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika