Albisteak

Azaroaren 17ko zuzenekoa

Agortu egin dira Gatiburen Durangoko bi kontzertuetarako sarrerak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Online bidez salgai jarri zituzten sarrera guztiak saldu dituzte. Dena den, txarteldegian badira oraindik sarrera batzuk.

  • Argazkia: Galder Izagirre

    Argazkia: Galder Izagirre

Gatibu taldeak azken orduotan sare sozialen bidez zabaldu duenez, dagoeneko ez da Durangoko bi kontzertuetarako sarrerarik geratzen. Dakizuenez, azaroaren 17an eta 18an Plateruena Kafe Antzokian arituko dira Alex Sardui eta taldekideak.

Horren harira, duela egun batzuk iragarri genuen agortuta zeudela lehenengo hitzordurako sarrera guztiak, eta azken berrien arabera, hilaren 18ko emanaldirako ere bukatu da online bidez sarrerak erosteko aukera. Izan ere, Interneten jarritako txartel guztiak egun gutxitan agortu dira. Oraindik, ostera, bada azken aukera bat Gatibu Durangon ikusteko. "Aske maitte, aske bizi" bira izaten ari den arrakastaz jabetuta, azkar jo beharko dute txarteldegira kontzertura joateko asmoz daudenek.

18 euroan egongo dira eskuragarri azken sarrera horiek.

sarrera horiek.