Albisteak

'Hamar urte lagun artean'

Esne Beltzak hamargarren urteurreneko kontzertu berezia emango du Hernanin

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

"Hamar urte lagun artean" leloarekin iritsiko dira Xabi Solano eta taldekideak datorren abenduaren 23an Biteri Kultur Etxera.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Hamar urte bete ditu aurten Esne Beltza taldeak, eta urtemuga ospatze aldera, kontzertu berezi bat iragarri du abendurako.

Sare sozialen bidez eman dute jakitera Hernanin izango dela hamargarren urteurreneko emanaldi hori, datorren abenduaren 23an, "Hamar urte lagun artean" leloa lagun. Hain zuzen ere, Biteri Kultur Etxean izango dute hitzordua Xabi Solano eta taldekideak zuzenean ikusi nahi dutenek.

Sarrerak 10 euroan daude eskuragarri Biterin bertan eta Ticketearen webgune ofizialean. Txarteldegian bi euro garestiago salduko dituzte sarrerak.

 

rerak.