Albisteak

Azaroaren 17ko zuzenekoa

Txarteldegian ere ez da Gatiburen Durangoko bi kontzertuetarako sarrerarik geratzen

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken orduotan, sare sozialen bidez, Plateruena Kafe Antzokiak eta Gatibuk jakinarazi dute azaroaren 17ko eta 18ko kontzertuetarako sarrerak agortuta daudela.

  • Argazkia: Galder Izagirre

    Argazkia: Galder Izagirre

Gatibu taldeak azken orduotan sare sozialen bidez zabaldu duenez, dagoeneko ez da Durangoko bi kontzertuetarako sarrerarik geratzen. Dakizuenez, azaroaren 17an eta 18an Plateruena Kafe Antzokian arituko dira Alex Sardui eta taldekideak.

Horren harira, duela egun batzuk iragarri genuen agortuta zeudela lehenengo hitzordurako sarrera guztiak, eta geroago esan zuten hilaren 18ko emanaldirako ere bukatuta zuedela online bidezko sarrerak. Bada, azken albistea da txarteldegian ere ez dela sarrera bakar bat geratzen.

"Aske maitte, aske bizi" bira izaten ari den arrakastak bere horretan dirau. Urte bukaerara arte Gatibuk ez du beste emanaldirik lotu.

Sarrerak

18 euroan egongo dira eskuragarri azken sarrera horiek.