Albisteak

'Hamar urte lagun artean'

Esne Beltzak bigarren kontzertu bat iragarri du Hernanin, abenduaren 22rako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abenduaren 23ko emanaldirako sarrera guztiak agortu ostean, bigarren data bat iragarri du Xabi Solanoren taldeak.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Hamar urte bete ditu aurten Esne Beltza taldeak, eta, urtemuga ospatze aldera, kontzertu berezi bi emango ditu abenduan.

Hasiera batean, sare sozialen bidez eman zuten jakitera Hernanin izango dela hamargarren urteurreneko emanaldi hori, abenduaren 23an, "Hamar urte lagun artean" leloa lagun. Hain zuzen ere, Biteri Kultur Etxean izango dute hitzordua Xabi Solano eta taldekideak zuzenean ikusi nahi dutenek.

Sarrerak denbora gutxian agortu ostean, bigarren hitzordu bat iragarri dute, abenduaren 22rako. Zuzeneko hori leku berean izango da, 22:30etik aurrera.

Sarrerak 10 euroan daude eskuragarri Biterin bertan eta Ticketearen webgune ofizialean, eta bi euro garestiago salduko dituzte txarteldegian.