Albisteak

Emanaldiak

Itziarren Semeak taldeari lau kontzertu geratzen zaizkio 'EH Republik' bira bukatzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Orio, Bilbo, Ugao eta Durango harrapatuko ditu talde bizkaitarrak urtea bukatu orduko.

Aspaldi abiatu zuen Itziarren Semeak talde mungiarrak "EH Republik" kontzertu bira, eta harrezkero agertokiz agertoki ibili dira azken diskoko kantuak aurkezten. Baga Biga diskoetxearen eskutik iritsi zen EH Republik estudioko zazpigarren lana.

Orain, ostera, denbora batez atsedena hartuko dutela dirudi. Izan ere, sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, lau kontzertu soilik geratzen zaizkie birari bukaera emateko.

Lehenengo hitzordua azaroaren 17an dute Orion, eta Bilbon arituko dira astebete geroago; azaroaren 24an, hain zuzen ere.

Abenduan, berriz, Ugaon joko dute, hilaren 2an. Azkenik, Durangoko Azokaren baitan Ahotsenean emango duten zuzenekoarekin itxiko dute kontzertu zikloa, abenduaren 8an.