Albisteak

Kontzertuen agenda

Musikaz gozatzeko aukera, nonahi eta noiznahi

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Seiurte, Polock, Pet Fennec, Atom Rhumba, Josetxu Piperrak, Josu Bergara eta Su Ta Gar arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

  • Argazkia: Producciones Serrano.

    Argazkia: Producciones Serrano.

OSTIRALA

Kontzertuen agenda beteta dugu gaurko. Bilbon, Bullet Proof Lovers taldea arituko da, eta handik gertu, Durangon, Seiurte eta Polock igoko dira Plateruenako oholtzara.

Gainerako emanaldi esanguratsuenak Gipuzkoan iragarri dituzte. Donostiako Dabadaban, adibidez, Pet Fennec eta Fake Teedy hartuko dituzte, eta Gipuzkoako hiriburuko Lugaritz Kultur Etxean, berriz, Jabier Muguruzak abestuko du.

Bestalde, Petti eta Etxeko Uztak eta Belarmiñak Tolosako Bonberenea bisitatuko dute.

LARUNBATA

Larunbatean ere egongo da zer entzun Euskal Herrian. Andoainen, esaterako, Atom Rhumbak kantu berriak aurkeztuko ditu, SaioNaiz taldearekin batera. Gainera, Irunen, Gatillazo, Korkones eta Yakolev42 aterako dira agertokira. Egun berean, Goizueta girotzeaz arduratuko da Patxuko Nice.

Bizkaian ere, musika nagusituko da larunbatean. Hasteko, Alerta eta Etorkizun Beltza taldeen emanaldia hartuko du Dimak, eta Josetxu Piperrak eta Hijos de tu Iglesia izango dira Getxon. Halaber, Josu Bergara ikusteko aukera izango dute Eara joaten direnek, eta, amaitzeko, Zona Especial Norte eta Su Ta Gar taldeen doinuek harrapatuko dute Zornotza.

IGANDEA

Igandea koloreztatze aldera, Joseba Tapia eta Besamotzak Usurbilen egongo dira, Sustegi auzoa dantzan jartzeko.