Albisteak

Gatibuk bi kontzertu emango ditu aste bukaeran Durangon

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiraleko eta larunbateko Plateruenako kontzertuetarako sarrera guztiak agortuta daude.

  • Argazkia: Galder Izagirre

    Argazkia: Galder Izagirre

Gatibu taldeak bi hitzordu ditu Durangon aste honetan. Alde batetik, azaroaren 17an (ostirala), Plateruena Kafe Antzokiko oholtza astinduko dute Alex Sarduik eta taldekideek, jarraitzaileen aurrean Aske maitte, aske bizi diskoko kantuak aurkeztuz. Egun bat geroago, leku berean arituko da berriro talde bizkaitarra, 22:00etan.

Bi emanaldi horiek agerian utzi dute "Aske maitte, aske bizi" birak arrakasta itzela izan duela. Izan ere, iragan astean sare sozialen bidez zabaldu zutenez, agortu egin dira ostiraleko eta larunbateko kontzertuetarako sarrera guztiak. Beraz, lepo beteta egongo da bi egun horietan Plateruena.