Albisteak

Bira

Dani Martinen kantu arrakastatsuenek BEC erakustazoka bustiko dute 2018ko urrian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bakarka zein El canto del loco taldearekin aritu zenean egindako abestirik arrakastatsuenak taularatuko ditu "Grandes éxitos y pequeños desastres" biran.

Dani Martin abeslariaren 18 urteko musika ibilbidea laburtuko du "Grandes éxitos y pequeños desastres" birak. Bakarka izandako esperientzian zein El canto del loco taldearekin bizitako abenturan egindako abestirik arrakastatsuenak taularatuko ditu aipatu biran.

Horretarako, eszenografia berria estreinatuko du, eta bi ordutik gorako ikuskizuna eskainiko du, non 22 abesti kantatuko dituen, 2000. urteaz geroztik sortutakoak guztiak.

Abeslari madrildarrak 2018ko urriaren 20an harrapatuko du Barakaldoko BEC erakustazoka. Kontzertua 21:00etan hasiko da, eta sarrerak Dani Martinen webgune ofizialean eskura daitezke.

Arrakasta bildumaren argitalpena

Birarekin batera, Grandes éxitos y pequeños desastres bildumaren argitalpena iragarri du Dani Martinek. Dani Martinen bakarkako diskografia jaso du bertan, hiru formatutan: 5 diskoko karpeta bikoitza eta 180 gramoko kolorezko biniloak, sei CD eta luxuzko DVD liburuxka eta formatu digitala.