Albisteak

Lehiaketa

Haserreak eta asaldurak, #BOTABA lehiaketaren aste honetako gaia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ideia da lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen ditugun esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea. Aste honetan, sei lagunentzako multiabentura jarduera izango da saria.

0:55

Iragan astean abiatu zuen Labayru Fundazioak #BOTABA euskal esamoldeen erronka. (Gure hizkuntzak dituen berezko esaldi eginak dira esamoldeak).

Lagunartean, etxean zein lanean erabiltzen ditugun esamolde horiek Instagram sare sozialaren bidez zabaltzea dute helburu. Astero aldatuko da erronkaren gaia, eta "atsegin dut" gehien jasotzen dituzten bideoen artean irabazle bat hautatuko du epaimahaiak.

Bigarren aste honetan, adibidez, haserreak eta asaldurak ardatz hartuta abiatuko dute lehiaketa. Hala, gehienez hogei segundoko bideoak egin beharko dituzte partaideek, eta bideo horiek Instagramen argitaratu. Saridunak asteazkenetan iragarriko dira, @botabaerronka Instagram kontuan, Botabaren webgune ofizialean eta 'Dida' saioan.

Sariak

Astero sari bat banatuko da. Esan bezala, "atsegin dut" gehien dituzten bost bideoan artean bakarra aukeratuko du epaimahaiak, eta Nikon Coopix A100 Selfie Kit kamera eskuratu du lehen irabazleak (@Txalintxo2013). #kilkerretaein eta #idixenajo dira, hain justu, berak erabilitako bi esamoldeak.

Aste honetan, berriz, sei lagunentzako multiabentura jarduera da saria, eta hirugarren astean, egurrezko betaurreko pertsonalizatuak.

Sari nagusia

Lehiaketara aurkezten diren bideo guztien artean irabazle bat izendatuko du epaimahaiak amaierako sari nagusirako.

Horrek Europako hiribururen batera (Berlin, Londres, Edinburgo, Amsterdam…) bidaiatzeko aukera izango du. Lau lagunentzako hiru gaueko bidaia izango da, hegaldia, ostatua eta gosaria barne.

 

 

div>

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskara