Albisteak

Egitaraua

Iruñea kontzertuz jantziko da Euskararen Egunaren aurreko egunetan

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Demode Quarter taldearen ikuskizuna ez ezik, Esne Beltza eta Trikidantz taldeen kontzertuek ere izango dute lekua Nafarroako hiriburuan. Gainera, bertso-saioak eta antzerkiak antolatuko dituzte.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekitaldi egingo dituzte Nafarroako zenbait udalerritan. Besteak beste, bertso-saioak, antzezlanak, kontzertuak eta gazteei zuzendutako kultura digitalari buruzko laborategia antolatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak.

Kontzertuei dagokienez, abenduaren 1ean Demode Quarter taldeak "Musikal guztiak ia-ia" ikuskizuna eskainiko du Baluarten, 20:00etan. Gainera, egun bat geroago, abenduaren 2an, Esne Beltza eta Trikidantz taldeak arituko dira Antonutti parkean, 23:00etan.

 

Esan bezala, Ane eta ohe hegalaria antzerki musikala ere egongo da ikusgai Tuteran, Iruñean, Lesakan, Altsasun, Tafallan eta Zangotzan, abenduaren 1etik 8ra. Bestalde, kultura digitalari buruzko laborategia DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei egongo da zuzenduta.

 

Bukatzeko, abenduaren 2an, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa hartuko du Anaitasunak.

EUSKARAREN EGUNA 2017

GUNA 2017" />