Albisteak

Lehenengo iragarpenak

La Raiz, Doctor Deseo eta La M.O.D.A. Iruña Rock jaialdian arituko dira maiatzean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Narco, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, Bourbon Kings, Kitai eta Traccion ere gonbidatu dituzte 2018ko ediziora. Egitaraua itxi gabe dago oraindik.

Guztira hemeretzi talde izango dira Iruña Rock jaialdiaren bigarren edizioan. Oraindik, ostera, ez dituzte aipatu festibalean arituko diren musikari guztien izenak iragarri.

Aurrerapen bezala, La Raiz, Doctor Deseo, La M.O.D.A., Narco, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, Bourbon Kings, Kitai eta Traccion taldeen emanaldiak baieztatu dituzte antolatzaileek. Gainera, dagoeneko jakina da maiatzaren 25ean eta 26an aterako direla oholtzara talde horiek guztiak.

Kontzertu guztiak Nafarroako hiriburuko Zitadelan egingo dituzte, bi agertokitan banatuta.

Sarrerak

Aipatzekoa da, halaber, dagoeneko eskuragarri dagoela bi eguneko abonamendu berezia, 40 euroan. Eskaintza hori abenduaren 31n bukatuko da.

IRUÑA ROCK 2018