Albisteak

Kontzertuen agenda

Negu giroko asteburuak ez ditu musika taldeak etxean utziko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Mikel Erentxun, Anari, Nogen, Anita Parker, Pelax, Piztiak eta Basaki taldeen kontzertuak hartuko ditu asteburuan Euskal Herriak.

  • Mikel Erentxun. Argazkia: EFE

    Mikel Erentxun. Argazkia: EFE

OSTIRALA

Mikel Erentxunen birak Bilbo harrapatuko du ostiral honetan. Estiloa erabat aldatuz, Anarik Derion eskainiko duen emanaldiarekin egingo dugu topo. Markinan, berriz, Nogen eta Anita Parker arituko dira.

Bukatzeko, Iker Martinezek eta Pelaxek Gasteizen dute hitzordua, ostiral gauean.

 

LARUNBATA

Larunbatean ere aterako da agertokira Pelax, baina Sermonds eta Mice izango ditu oholtzan lagun. Hiru artistak Donostiako Larratxo Kultur Etxean arituko dira.

 

 

The Buzz Lovers eta Rock Salad ere gonbidatu dituzte Gipuzkoako hiriburura. Bi hauek, baina, Doka aretoan izango dira.

Bizkaian, Ondarroan egingo dugu larunbateko lehenengo geldialdia. Bien, Keu, Piztiak, Beta, Markos Unzeta & Estu, Hutsik, Gatz, Azalera, Itzalak eta Hara igoko dira taula gainera kostaldeko herri honetan.

Bestalde, Basaki, Bajo Axpe eta Kabalah taldeek Leioako Udondo Gaztetxea astinduko dute.

IGANDEA

Igande arratsaldean, Anari kantariak doinu lasaiz girotuko du Ondarroako Portuko Ranpi.