Albisteak

2018ko martxotik aurrera

Vendettak "Abducted" birako lehenengo hamar kontzertuak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoa eta apirila bitartean Donostian (birritan), Gasteizen, Iruñean eta Bilbon arituko dira. Gainera, Euskal Herritik kanpo beste bost kontzertu emango dituzte.

  • Vendetta, Santurtzin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Vendetta, Santurtzin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

2018ko martxoan errepidean jarriko dira, berriro ere, Vendetta taldekoak, agertokiz agertoki hainbat kontzertu emateko helburuarekin. Hain zuzen ere, martxoaren 15ean ekingo diote "Abducted" birari Gipuzkoako hiriburuan, eta apirilaren 10erako iragarri dute hamargarren emanaldia, Bilbon.

Esan bezala, Donostiako jarraitzaileak izango dira lehenengoak Vendetta zuzenean ikusten. Gainera, bi egunez arituko dira han: martxoaren 15ean eta 16an. Egun bat geroago, alegia, martxoaren 16an, Gasteizen dute hitzordua, eta Salamanca eta Madril harraptuko dituzte ondoren. Martxoaren 24an, berriz, Iruñean joko dute.

Apirilerako ere itxi dituzte beste lau zuzeneko; aurrenekoa, hilaren 6an, Reusen. Apirilaren 7an Sant Boi del Llobregat bisitatuko dute; 20an, Burgos, eta, azkenik, 21ean Bilbon izango dira Pello Reparaz eta taldekideak.

Sarrerak

Sarrerei dagokienez, eskaintza berezia abiatu dute goiztiarrenentzat. Izan ere, kontzertu bakoitzeko lehendabiziko 100 sarrerak 10 euroan salduko dituzte. Eskaintza urtarrilaren 15ean edo 100 sarrera horiek agortzean bukatuko da.

an bukatuko da.