Izaroren 'Eason' bira 2018: Bilbo, Donostia, Iruñea eta Gasteiz

musika

Disko berria

Izarok Hego Euskal Herriko hiriburuetan aurkeztuko du 'Eason', martxotik aurrera

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

2017/12/15

Bilbon izango da lehenengo martxoaren 8an, Donostia bisitatuko du biharamunean, Iruñean du hitzordua martxoaren 16an, eta Gasteiz harrapatuko du hilaren 23an.

  • Izaro. Argazkia: Tom Hagen

    Izaro. Argazkia: Tom Hagen

    Izaro. Argazkia: Tom Hagen
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Pixkanaka ari gara Izaro Andresen estudioko lan berriari buruzko xehetasunak jasotzen. Azken orduotan, albiste bat baino gehiago eman ditu kantari mallabitarrak sare sozialen bidez. Batetik iragarri du otsailean argitaratuko duela esku artean duen proiektu berria, eta bestetik diskoaren izenburua ere aurreratu du, jarraitzaileek eskatuta: Eason.

Horrez gain, martxotik aurrera egingo duen kontzertu birako aurreneko datak jakinarazi ditu. Hala, Bilbon izango da lehenik Izaro lan berria aurkezten. Bizkaiko hiriburuko zuzenekoa martxoaren 8an emango du Arriaga Antzokian. Egun bat geroago, Donostiako Victoria Eugenia bisitatuko du, eta martxoaren 16an Iruñeko Zentral aretoan du hitzordua. Arabarrek ere izango dute Izaro zuzenean ikusteko aukera, baina lehenago Madrilen arituko da. Hain zuzen ere, martxoaren 23an harrapatuko du Madril, eta 24an iritsiko dira Gasteizera Eason diskoko kantuak.

Emanaldi horien ostean, Galizia aldera joango da Belako taldekoekin batera. Guztira, hiru zuzeneko eskainiko dituzte elkarrekin: Vigon, Santiago de Compostelan eta Coruñan. Bartzelonan egingo du birako azken geldialdia apirilaren 13an. Dena dela, litekeena da aurki kontzertu gehiago ixtea.

IZARO ANDRES BIRA

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena