Albisteak

Uztailean, Mundakan

Bunbury, Fink eta Depedro, Mundaka Festival jaialdiko aurreneko iragarpenak

AGENTZIAK | eitb.eus

Uztailaren 27tik 29ra egingo dute jaialdia Mundakan. Oraingoz ez dute emanaldi gehiago iragarri. Hiru eguneko abonamendua 55 euroan dago eskuragarri.

  • Mundaka Festival

    Mundaka Festival

Enrique Bunbury, Fink eta Depedro Mundaka Festival jaialdiaren hurrengo edizioan arituko dira. Uztailaren 27tik 29ra egingo dute festibala Bizkaiko aipatu udalerrian, antolatzaileek jakitera eman dutenez.

Bunbury kantari espainiarrak Expectativas diskoa argitaratu du aurten, eta bira egiten ari da, "Ex Tour 17-18" izenburupean. Heroes del Silencio taldeko abeslari ohia AEBn ibiliko da 2018an, baina uztailean Mundakatik igaroko da.

Fink hirukoteak, berriz, urteen joan-etorrian eskainitako 500 emanaldiak ez direla alferrikakoak izan erakutsiko du Mundaka Festivaleko oholtzan.

Azkenik, Jairo Zavalaren Depedro musika proiektuak 2008az geroztik Espainiatik kanpo egindako lana islatuko du agertokian. Hala, Latinoamerikan, Afrikan, Mediterraneoan edota AEB jasotako eraginekin iritsiko da Euskal Herrira datorren urteko udan.

Sarrerak

Hiru eguneko abonamendua 55 euroan dago eskuragarri.