Albisteak

Azken ordua

2018an ez dute EHZ Festibala egingo

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Jaialdiaren ordez, hainbat ekimen antolatuko dituzte urtean zehar, eta zerbait berezia prestatuko dute ekainaren 29tik uztailaren 1era. Festibala, aitzitik, ez da 2019ra arte ospatuko.

  • EHZ Festibala

    EHZ Festibala

Eguraldi kaskarrak behartuta, bertan behera utzi zuten EHZ Festibalaren aurtengo edizioa, baina Euskal Herriko toki ezberdinetan ekimen ugari egin dira ordutik Lekorneko jaialdi ezagunari laguntza emateko.

Ildo horretan, 2018ko edizioari begira prentsaurrekoa eman dute gaur Baionan EHZko antolatzaileek hurrengo urterako asmoen berri emateko, eta agerraldi horretan azaldu dutenez, festibala 2019ra arte ez ospatzea erabaki dute. Proiektu berri batekin itzuliko omen dira orduan.

Bestalde, 2018ko edizioaren ordez, zenbait egitasmo antolatuko dituzte urtean zehar, "Zirimola" lelopean. Gainera, ekainaren 29tik uztailaren 1era, ekimen berezi bat egingo dute. Bitartean, 2018an lan sakona egin, eta hurrengo urtean "indarberrituta" itzultzeko asmoa erakutsi dute gaurko prentsaurrekoan.