Sweet Californiaren kontzertua Bilbon, 2018ko maiatzaren 6an

musika

Kontzertua

Sweet Californiaren "Ladies Tour" birak Bilbo harrapatuko du maiatzean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2017/12/22

Euskalduna Jauregiak hartuko du kontzertua 2018ko maiatzaren 6an. Aurreikusitakoaren arabera, Espainiako Estatuan eskainiko duten emanaldi bakarra izango da. Sarrerak salgai daude jada.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

2013an sortu zuten Sweet California taldea Sonia Gomezek, Alba Reigek eta Tamy Nsuek, eta lau urtean 100.000 diskotik gora saldu dituzte. Aipatzekoa da, halaber, hirukote horren bideoklipek sekulako arrakasta dutela Youtuben, batik bat, gaztetxoen artean. Gainera, jarraitzaile talde handia eta ezaguna dute. "Sweeties” delakoak dira, hain zuzen, Sweet California arrakastaren bidera eraman duten gazteak.

Sare sozialei dagokienez, azpimarratzeko modukoa da Twitterren 200.000 erabiltzaileren babesa dutela, eta Instagramen 1.000.000 jarraitzaile lortu dituztela denbora gutxian.

Bada, 2018ko maiatzaren 6an Bilbora iritsiko dira, Euskal Herrian dituzten zaleen aurrean ikuskizun aparta eskaintzeko asmoarekin. Kontzertua Euskalduna Jauregian izango da, 19:00etan. Dirudienez, Espainiako Estatuan datorren urtean emango duten zuzeneko bakarra izango da Bizkaiko hiriburukoa.

Sarrerak eskuragarri daude jada Euskaldunaren webgune ofizialean.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Maketa Lehiaketa… Finala Apirilaren 27an Maketa Lehiaketa…
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena